Want to make creations as awesome as this one?

Irulegiko esku famatua desagertu da Aranzadi elkartearen biltegitik. Eskua berreskuratzeko detektibe baten laguntza eskatu dute. Prest zaude?

Transcript

JOKOA HASI

NORK LAPURTU DU

IRULEGIKO ESKUA?

AURRERA

Arangureneko aztarnategian aurkikuntza historikoa egin zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak: Irulegiko eskua. Euskal Herrian eta mundu osoan izan du oihartzuna aurkikuntzak. Irulegiko eskuak, ordea, espero ez zuen fama hartu du. Kamisetetan, telebistan, sare sozialetan, belarritakoetan eta ardo botiletan ere ikusi dugu, fetixe bihurtuta.

AURRERA

Gauzak horrela, azkenean gertatu da gertatu beharrekoa: norbaitek Irulegiko eskua ostu du.Atzo gauean Aranzadiren laborategietatik eskua eraman zuen norbaitek, eta ez dago arrastorik. Desesperatuta daude.

LABORATEGIRA JOAN

Lapurreta argitu eta Irulegiko eskua bueltan ekartzeko detektibe bat behar dute, eta zugana jo dute.Hasiera ona izan daiteke Aranzadiko laborategian arakatzen hastea, pista edo laguntza topatu dezakezu han agian...

EKIN!

LABORATEGIRA ITZULI

LABORATEGIRA ITZULI

Artsenikoa

Potasioa

Uranioa

Astatoa

Armairu barruan gutun bat dago.Gutuna ondo arakatu eta zer egin pentsatu beharko duzu...Behin zer egin jakinda, kode bat sartu beharko duzu aurrera egiteko. (Trabatuta geratzen bazara, laguntza eskatu dezakezu)

AURRERA

KODEA SARTU

LAGUNTZA

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Hirugarren pista

Jokora buletatu

Gutunean etzanda eta argiago dauden letrak soilik irakurrita email helbide bat lortuko duzu. Idea ona izan daiteke email horretara mezu bat bidaltzea...

Jokora buletatu

(Batzuetan Spam moduan sartzen da emailera, ondo begiratu)

Jaso duzu emaila bueltan?Erlojuak ez dira soilik digitalak. Agian paper batean ordu horiek orratzekin marraztu ditzakezu, ordularien posizioa mantenduta...

Jokora buletatu

Erlojuen orratzek ez dute zenbaki bat marrazten?Ondo begiratu, bi zifrako zenbaki bat marrazten dute erlojuen orratzek osotasunean begiratuta.

Jokora buletatu

AURRERA

Oso ondo! Aurkitu duzu atearen zenbakia.Orain, Irulegitik hurbilen dagoen aireportuan izango duzu Smith Kapitaina zain, ikerketarekin hasteko informazioarekin. Zorte on!

AURRERA

Kaixo!Garazi Smith dut izena, zure pilotua izango naiz misterioa argitu bitartean.Munduan edo Euskal Herrian barrena eramango zaitut, ahal bezain azkar. Zure esanetara nago, detektibe.

AURRERA

Hasi aurretik, ohar bat. Ikusten duzu beheko telefono hau?Misterioa argitzen trabatuta bazaude, telefonoan sakatu eta agian pistaren bat esango digute.Beste barik, has gaitezen!

AURRERA

Aranzadiko kideek lapurraren eskuen argazkiak dituzte. Hori da dugun pista bakarra. Antza denez, lapurrari horrela geratu zitzaizkion eskuak bere azken finala jokatu ostean:

Esku horien jabearengana joan behar dugu Irulegiko eskua berreskuratzeko.Esaidazu zein herritara eraman behar zaitudan. Lasai, abila naiz edonon lur hartzen, ez dago arazorik. Goazen!Nora joan behar dugu?

ATZERA

AURRERA

Amezketa

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Kaixo, Jokin Altuna naiz.Nire bila ari zaretela esan didate herrian.Zer nahi duzue?

JOKOA HAS

AURRERA

Irulegiko eskua? Nik ez dakit ezer horri buruz, telebistan ikusi dudanaz gain...Tira, agian zerbait esango dizuet, baina horretarako froga txiki bat pasatu beharko duzue, pilotari buruz zenbat dakizun erakusteko. Ados?

JOKOA HAS

ERANTZUN

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Jokora buletatu

Kontuan hartu hirugarren lerroan palak binaka daudela eta azken lerroan pala bakarra dagoela

Jokora buletatu

Ondo begiratu: azken eragiketan biderketa bat dago, eta matematiketan lehenengo biderketak egiten dira eta gero gehiketak.

Jokora buletatu

JOKOA HAS

AURRERA

Ze erremedio, aitortu beharko dizuet...Pilotan egiteko takoen azpian sartzeko aproposa zelakoan hartu nuen, baina ez dit balio. Eskua tipo bati eman nion, eta turista frantses batzuei saltzeko asmoa zuela uste dut. Ez dakit ezer gehiago.

JOKOA HAS

GOAZEN

Turista frantsesak...Bilatzen hasteko, Lapurdiko kostaldea arakatzea da komenigarriena, nire ustez. Zein da Lapurdin turista gehien jasotzen dituen herria? Bertara joan gaitezke.

Biarritz

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Itsasoan bertan lurreratuko gara...

JOKOA HAS

AURRERA

Punaise! Nortzuk zarete zuek? Zer egiten duzue gure yatean? Hau ez da zuek moduko jendearentzako lekua! Ospa!

JOKOA HAS

AURRERA

Irulegiko eskuaren bila zabiltzatela?Ez jarraitu bilatzen, guk erosi dugu. Souvenir ederra daramagu etxera Pays Basquetik.Kutxa gotorrean daukagu gordeta, eta ez dizuegu kodea esango.

JOKOA HAS

AURRERA

Ideia bat daukat kutxa gotorreko kodea esan diezaguten! Pertsuazio apur bat...Nire hegazkinarekin jendemodu honen yateak hondoratu ditzakegu, kodea esan arte.

JOKOA HAS

SOTORA JOAN

Beste yateak non dauden jakiteko koordenatuak sotoan dituzte gordeta, bertan begiratu beharko dugu.Zuk koordenatuak esan, eta nik tiro egingo dut puntu horietan.

A3

H1

G2

C4

C5

E3

G1

E1

A2

i3

A1

i4

i1

H3

H3

E2

C3

C1

C2

i2

G5

B3

B3

E4

E5

i5

H5

Linterna mugitu

SOTOTIK IRTEN

JOKOA HAS

SOTORA ITZULI

Lortu dituzu koordenatu guztiak?Puntu horietan tiro egin eta kutxa gotorreko kodea lortuko dugu.

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Jokora buletatu

Sotoko koordenatu guztiak paper batean apuntatu, eta gero... Inoiz ez zara itsasontziak hondoratzeko jokora jolastu? Agian joko hori gogoratzeak lagunduko dizu...

Jokora buletatu

Horrelako taula bat egin eta koordenatuak markatu. Zenbaki bat agertuko da idatzita. Hori da kodea.

Jokora buletatu

JOKOA HAS

AURRERA

Nahikoa da! Utzi gure yateak bakean, mesedez.Dena kontatuko dizuegu: kutxa gotorra hutsik dago... Kostaldeko bizilagun batzuek yatea abordatu ziguten...

JOKOA HAS

AURRERA

Haien esanetan, Irulegiko eskuan idatzita dagoen "Sorioneku" euren euskalkian dago, eta, beraz, herrira eraman zuten.Ez dakigu ezer gehiago.

JOKOA HAS

GOAZEN

Argi dago, euskalki hori hitz egiten den herrira joan behar dugu eskua berreskuratzeko.Nora joango gara?

ATZERA

Ondarroa

AURRERA

AURRERA

Ei!Zer etxen dozue zuek Ondarrun mundo guztiai galderak etxen?Esan egixe ala aire globun!

AURRERA

Irulegiko esku guk hartu douela? bai, da?Ze pentsaten zenduen zuek ba, Sorioneku geuri re, Gernika Gernikaku dan moure, esku geuri re, Ondarrune. Esku rekupera nahi bozue lehenengo ondarrutar benetan dakixuela demostra bikozue.

GALDERAK ERANTZUN

Esku topateko lehenengo Ondarrukojenti ezautu bizu. Hamen bideun agertzen diz batzuk:

Prest zaz galderak erantzuteko?

1 GALDERA

Zein da Marketa Kladecovai gexen gustaten gakon Ondarruko berbi?

Laztana

Eneru

Famau

2 GALDERA

Zein da Moshin Intazari gexen gustaten gakon Ondarruko berbi?

Enparu

Batela

Puto amu

BERRIRO SAIATU

Ez dozu Ondarru bihir beste ezautzen!Holan ez dozu Irulegiko esku topako

AURRERA

Sorioneku zeu! Ondarru ondo ezautzen dozule erakutsizu te.Kontu re esku ez dakaule guk. Oin dala egun batzuk Españako militar batzuk etorri zin eta Irulegiko esku kenduzkuen euran metralleta ta kotxe zarrekin. Eurakana jun biko zaze.

GOAZEN

Berriro ere hegazkina hartu beharko dugu...Euskal Herrian bada Espainiako armadak tiro probak egiteko erabiltzen duen gune bat. Arriskutsua da, baina bertara joan gaitezke.

Bardeak

AURRERA

AURRERA

!?!?Mi sargentoooooooooo!

JOKOA HAS

Alto! Arriba las manos! Zer egiten duzue hemen? Hau gune militarra da, ezin da hegazkina hemen lurreratu!Zer nahi duzue?

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Irulegiko eskua? Ba bai, guk eraman dugu. Ez dakigu oso ondo zer den, baina argi dagoNafarroa eta Espainiarentzako irain batbesterik ez dela.

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Tira, guk geneukan.... diot, daukagu.Ez duzue pentsatuko inork kendu digunik, ezta? Hori ezinezkoa da!Ez pentsatu halakorik.

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Soldadu! Leloa zara, ala?Ez esan hauei ezer.Guri ez digu Irulegiko eskuainork kendu. Ez gara haintontoak. Joan zaitezte hemendik!

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Uste dut nahikoa entzun diegula hauei...Militarren arteko komunikazio bat entzutea lortu dut hegazkineko radarraerabilita. Mezua deszifratu behar dugu.

AURRERA

JOKOA HAS

AURRERA

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

GOAZEN

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Hirugarren pista

Jokora buletatu

Entzuten den soinu hori morse kodea da.Interneten aurki dezakezu morse kodeak zelan funtzionatzen duen.

Jokora buletatu

Ezin baduzu belarriz mezua atera, hemen duzu idatziz:... ..- -.- .- .-.. -.. .- .-. .. - -..- .. ... - --- ... --- .- -.- -.- . -. -.. ..- -.. .. --. ..-

Jokora buletatu

Hau da morse kodean mezuak dioena:SUKALDARI TXISTOSOAK KENDU DIGUNor da Euskal Herrikan txisteak egiten dituen sukaldaria? Non du jatetxea? Agian jatetxea duen herriara joan beharko zenukete...

Jokora buletatu

Zarautz

AURRERA

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

Kaixo, familia!Zer moduz zabiltzate? Guk prestatutako plater gozoak dastatu nahi?Txiste bat entzun nahi duzue? Zer da ume bati goxoki bat kentzea baino errazagoa? Espainiako armadari altxor bat lapurtzea!Kar kar kar!

AURRERA

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

AURRERA

Zer nahi duzuela?Ze Irulegi eta ze Irulego! Hemen ez daukagu horrelakorik.Tira, zerbait esatea nahi baduzue sukaldaritzan zelako abilak zareten erakutsi beharko duzue.Prest zaudete desafiorako?

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

Zopa honetan 4 osagai aurkitu beharko dituzue, eta ondoren galdera erantzun.Galdera:Zein jaki egin dezakegu 4 osagai horiek nahastuz gero?

ERANTZUN

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Hirugarren pista

Jokora buletatu

Errezetak jatorri frantsesa du berez, eta zainzurien laguntzaile bikaina da

Jokora buletatu

Olioa, gatza, arrautza eta ozpin pixka batnahastuta ez al dakizu zein saltsa sortzen den?

Jokora buletatu

Tira, esango dizugu.Erantzuna mahonesa da.

Jokora buletatu

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

AURRERA

Zorionak! Sukaldari bikaina zara! Gure sekretua kontatuko dizugu.Salda baterako errezeta berri baten bila genbiltzan, baina euskal ikutu bat eman nahi genion. Okurritu zitzaigun Irulegiko eskua minutu pare batez lapikoan sartuta ikutu hori lortuko genuela...

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

AURRERA

Baina norbaitek sukaldetik lapurtu zigun, salda egosten hasi aurretik.Ihes egitean, hau erori zitzaion:

JOKOA HAS

Hemen harrapatu diedana:Badakizu nork kendu dien eskua?Nora joango gara bera topatzeko?

GOAZEN

Badirudi musika talde horretako norbait izan dela eskua hemendik eraman duena.Talde hori sortu zen herrira joan beharko dugu.

ATZERA

Lekunberri

AURRERA

AURRERA

Spoiler, spoiler, lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko...Kaixo! Nortzuk zarete? Nigatik galdezka zabiltzatela entzun dut. Diskoa sinatzea nahi duzue?

AURRERA

Irulegiko eskua? Ez dakit ezer...Mezu hilak idazteko eskuakBehintzat nire kantei buruz ezer ez badakizu, nik ere horretaz ez dut ezer jakingo. Ulertzen didazu, ezta?Nire diskografiaz zer dakizuen erakusteko prest zaudete?Kanta goibelak ditugu maite

ERANTZUN

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Jokora buletatu

Disko bakoitzak 4 zifrako zenbaki bat ordezkatzen du. Zer izan daiteke zenbaki hori?

Jokora buletatu

Disko bakoitza argitaratu zeneko urtearekin ordeztu behar da eta eragiketa egin: Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001), Libre (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da Poligrafo Bakarra (2014) eta Infrasoinuak (2017) dira urteak.

Jokora buletatu

AURRERA

Aitortzen dut, nik ostu nuen.Ez esan ezer, gure dekadentziaren onenean gaude"Eskuak, Ukabilak" diskoaren azal esklusiboa egin nahi nuen.Dena dela, dagoeneko ez daukat, niri ere kendu egin didate.Hau ez da behin ere gelditzen

AURRERA

Ez nuen ikusi nork kendu zidan eskua, baina hau utzi zuen eskuaren lekuan:Agur eta ondo izan, dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut

AURRERA

Onena izango da karta mota hori egiten den lekura joatea.Zuk esan, nik gidatuko dut.

ATZERA

Gasteiz

AURRERA

AURRERA

Aizue! Hurrengoan Green Capital-eragarraio publikoan etorri!

AURRERA

Ongi etorri Gasteizera!Entzun dudanez jendeari Irulegiko eskua ikusi duen galdezka zabiltzate...Ni Karmele Jaio naiz, badakizue idazleok irudimen handia dugula, agian lagundu diezazueket.Zer gertatu da?

AURRERA

Ez dakit nik...Idazleak istorioak sortzen abilak dira, eta, horregatik, gezurtero bikainak.Ez nioke sinestuko.

AURRERA

Ez dakit zergatik zaudeten horren mesfidati idazlea naizelako...Nik badaukat eskuak izenburuan aipatzen dituen nobela bat, horri buruz proba bat egin dezakezue, ikus dezakezuen ez dudala ezer, ejem, esku artean...Ados?

ERANTZUN

Esaldia atera eta galdera erantzun

ATZERA

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Hirugarren pista

Jokora buletatu

90 graduko 4 bira eman behar zaizkio erlojuaren norantzan

Jokora buletatu

Jokora buletatu

1 2 3 4

Esaldia hau da: Zein da liburuko protagonista?Karmelek lehen aipatu du liburu hori...

Jokora buletatu

AURRERA

Tira, harrapatu nauzue, nik kendu nion eskua Gorka Urbizuri...Lapurretei buruzko nobela beltz bat nuen buruan, eta zer hobe krimena norberak egitea baino, ezta?Dena dela, eskuz esku dabilela dirudi, niri ere kendu egin didate...

AURRERA

Kendu zidanari zerbait aditu nion, baina ez nago seguru...Barbaroa zela? Brebaroa? Berbarokoa?Ez nuen ongi entzun....

GOAZEN

Mmm... Berbaro euskara elkarte bat dela jakin badakit, baina ez dakit nongoa.Herri horretara joan gaitezke eskuaren bila.Zuk esan.

Durango

AURRERA

AURRERA

Nire radarrak Irulegiko eskua Landako Gunean kokatzen du, Durangoko Azoka egiten den tokian...Badakizu, euskaldunak Durangoko Azokara fededunak Mekara bezala etortzen gara, eta orain sinbolo sakratu bezala ekarri nahiko dute Irulegiko eskua...

AURRERA

Landako Gune barrura sartu behar gara, baina atea itxita dago eta pasahitz bat behar da zabaltzeko.Atean esku bat dago zintzilik, eta hortik atera beharko da agian pasahitza.Deszifratu egin beharko dugu...

ATZERA

PASAHITZA SARTU

Zein da pasahitza?

ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.

Lehen pista

Bigarren pista

Jokora buletatu

Eskuan agertzen diren ikurrak benetako Irulegiko eskuan agertzen diren ikurrekin alderatu ditzakezu...

Jokora buletatu

Txuleta honekin bai?

Jokora buletatu

AURRERA

Barruan gaude! baina...Badirudi Durangoko Azoka amaituta badago ere bertan egon zirenen mamuak bueltaka dabiltzala...Ez digute pasatzen utziko ez badugu gure jakintza erakusten.Literatura, musika, zinema eta bestelako gai batzuri buruzko galderak erantzuteko prest zaude?

BERRIRO SAIATU

Kalera! Ez duzu hemen egoterik merezi!

1. GALDERA

Zein da Iban Zalduak argitaratu duen azken ipuin liburua?

Ipuinak gezurtientzat dira

Ipuina engainua da

Gezurrezko ipuin bat

2. GALDERA

Zein musika taldek egin dio Irulegiko eskuari abesti bat?

Rotten XIII

Bulego

Zetak

3. GALDERA

Nork irabazi du Literatura sorkuntzarako 2022ko Igartza Saria Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin?

Oihana Arana

Lizar Begoña

Elena Olave

4. GALDERA

Irati filmean zein pertsonaia antzezten duEneko Sagradoy aktoreak?

Antso Nagusia

Eneko Aritza

Antso Gartzez

5. GALDERA

Zein da Durangoko Azokako txiki eta handien plaza?

Kabia

Saguganbara

Satorganbara

6. GALDERA

Zein musika taldek atera du 2022an Dolu gabe abestia

Matalaz Remix

J Martina

Merina Gris

7. GALDERA

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, puntu-erantzunen atalean, zein musika taldea irtzultzea gustatuko litzaiokeela kantatu zuen Aitor Mendiluzek?

Hertzainak

Itoiz

M-ak

8. GALDERA

Euskal Herriko infernuko hauspo ezagunenaren sorginek zein izen daukate gaur egun?

Ines Osinaga

Neomak

Huntza

Oso ondo! Erakutsi duzue bazaretela nor hemen egoteko.Aurrera!

ESKUA BILATU!

Bilatu Irulegiko eskua

AURKITU DUGU!

AURRERA

AURRERA

Sorionak!Irulegiko eskua berreskuratu dugu!Orain, Aranzadikoei bueltatuko diegu

AURRERA

Eskerrik asko!Orain Irulegiko eskua egon behar den lekura eramango dugu: laborategira.Espero dut pasadizo honek Irulegiko eskuaren sukarra apur bat baretuko duela... tira ba, ikerketekin jarraituko dugu.

AMAITU

Hemen amaitzen da abentura hau.Plazerra izan da zure alboan lan egitea, detektibe.Batek daki, agian beste abenturaren batean elkartuko gara. Badakizu non aurki nazakezun.Beste bat arte!

INKESTA BETE

Hau izan da Guztia.Eskerrik asko parte hartzeagatik. Posible da aurrerantzean horrelako beste jokoren bat ateratzea, eta horretarako zure iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke.Eskertuko genizuke inkestatxoa beteko bazenu. Beste bat arte!Berbaro Elkartea